Puerto Deportivo El Abra Getxo SA Udal Sozietateak 2025-2040 aldirako kirol-portua ustiatzeko eta obrak egiteko administrazio-emakida esleitu du

4 apirila, 2023

Puerto Deportivo El Abra Getxo SA Udal Sozietateak 2025-2040 aldirako kirol-portua ustiatzeko eta obrak egiteko administrazio-emakida esleitu du.

Joan den martxoaren 31n, udal-sozietateko Administrazio Kontseiluak, Estatuko Portuen Legearekin eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearekin bat etorriz, 2025-2040 aldirako kirol-portuaren obren eta ustiapenaren administrazio-emakida esleitu zion MOYUA eta BYCAM enpresek eratutako sozietateari.

Mugarri horretatik aurrera, trantsizio-prozesu progresibo bat hasiko da. Prozesu horretan, portua berritzeko eta berrantolatzeko obrak egiteko behar diren lan tekniko eta administratiboei ekingo zaie, kirol-portua Kantauri isurialdeko Home Port kontzeptura egokitzeko, Euskadirako sarrera estrategiko gisa indartzeko eta Getxo, Bizkaia eta Euskadirako garapen ekonomiko eta sozialaren leku bihurtzeko.

Horretarako, Bilboko Portu Agintaritzak 1995ean udal-sozietate publikoari emandako emakidaren arabera, beharrezkoa izango da kirol-portua bere errealitatera eta ustiapen ekonomikorako gaitasunera egokitzea, ur-xaflan, urbanizazioan eta eraikinetan egin beharreko esku-hartzeei aurre egitea portua desestazionalizatzeko, haren eraginkortasuna hobetzeko, baliabideak optimizatzeko eta turismo nautikoaren eta itsas bidaiarien eskaerei erantzuteko.

Laburbilduz, 2025-2040 aldirako Getxoko kirol-portua ustiatzeko eta obrak egiteko emakida berriarekin, irudi berri bat eman nahi zaio, biziberritzeko eta Getxoko herritar guztientzako gune bihurtzeko.

Last modified: 4 apirila, 2023

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude