Abra-Getxo, Navega el Camino III. Itsasaldiaren lehen eskala

14 maiatza, 2018

Abra-Getxo kirol-portua Navega el Camino III. Itsasaldiaren eskala izango da lehen aldiz. Hondarribian abiatuko da uztailaren 14an, eta Bizkaiko portua lehen geralekua izango da.

Sail The Way” izeneko ibilaldiaren hirugarren edizioa egingo da aurten, eta Done Jakue Bidea belan egiteko modu berria ezarri du, erromesaren egiaztagiri ofiziala lortzearekin batera; izan ere, itsasoz egiten den ibilbide bakar honek lortu du Santiagoko Artzapezpikuaren onarpena.

Ibilbide osoak hamaika etapa ditu, eta Euskadiko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako beste hainbat portutatik igarotzen da, guztiak ere North Marinas elkartea, itsasaldiaren antolatzailea, osatzen dutenak. Ibilbidean nabigazioa, bisita gidatuak eta jarduera kulturalak konbinatzen dira eskalako hainbat herritan. Helburua da Done Jakue Bidea estatuko eta nazioarteko turismo nautikora hurbiltzea.

Uztailaren 10ean, ontziteriaren zati bat La Rochelle-ko portutik irtengo da, edizio honetako berrikuntzetariko bat, nahiz eta uztailaren 14an ofizialki hasiko den ibilbidea 59 bat miliako lehen etaparekin, Hondarribia eta Getxo artean. Itsasaldiaren azken porturatzea Galiziako Muros herrian egingo da; hots, 30 bat itsasontzia eta 200 nabigatzaile inguru espero dira. Erromesaldia uztailaren 29an amaituko da 10 kilometroko ibilbidea oinez eginda, Monte do Gozotik Santiagoko Katedralera.

Erromesaldia egin izana ziurtatzen duen La Compostela diploma ofiziala Santiagoko Katedralak emateko, beharrezkoa da gutxienez 100 milia nautiko eta oinezko bidea egitea. Baldintza horiek berak bete behar dituzte, baita ere, urteko beste edozein garaitan Bidea belaz egiten dutenek. Izan ere, bidea itsasoz egin daiteke edozein unetan, eta egiaztagiria NorthMarinas portu-sareko edozein herritan zigilatu daiteke, tartean Abra-Getxo kirol-portuan ere bai.

Navega el Camino III. Itsasaldian izena www.sailtheway.es web orrialdearen bidez eman dezakezu; bertan, etapa guztiak ez ezik, kirol eta kultur topaketaren inguruko bestelako xehetasunak ere kontsulta ditzakezu. Itsasaldia segurtasun-baldintza egokietan garatzen da, jai eta marinel izpirituarekin.

Sail The Way ibilaldiak Euskadiko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako tokiko eta erkidegoetako gobernuen babesa du, enpresa pribatuen laguntzaz gain; horien artean Espainiako Repsol multinazionala nabarmendu behar da, babesle nagusia baita.

Last modified: 14 maiatza, 2018

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude