Getxon badira makina bat gune ingurunea bereizten duen giro onaz eta Nerbioiren ibai-ahoak eskaintzen duen paisaia zoragarriaz gozatzeko.
Algortako Portu Zaharra
Algortako Portu Zaharrean marinelen etxe tradizionalen eta gune horretan aurkitzen diren tabernen giro onenaren arteko nahasketa ezin hobea topatuko dugu. Leku aproposa da pintxoak dastatzeko eta ikuspegi zoragarriez eta giro bakarraz gozatzeko.
Gaur egun, aisiarako zona da bai bisitarientzat bai bertan bizi direnentzat, baina Portu Zaharrak historia eta tradizio luzea du. Portuaren hasiera XVII eta XVIII mende artean kokatzen da. Garrantzi handia izatera heldu zen bi faktore medio: ontzi txikietako baxurako arrantza eta ontziei ibai-ahoaren hareatzak saihesten laguntzen zieten lemariak.
Zona horretan aurkitzen den hareazko barra dela-eta, ontzi asko hondoratu ziren. Era horretan, Naufragoen Salbamendurako Estazioa sortu zen; hau da, era horretako egoerak saihesteko bereziki entrenatutako gizonek osatutako salbamendu-taldea.
Itsasoan galdutakoen Etxea (itsasoan galdutakoak hartzen zituelako) badago oraindik ere, eta Getxoko Kirol Portuan aurkitzen da. Itsasoko Gurutze Gorriaren eta Kirol Portuaren Sozietate Emakidadunaren egoitza da.
Getxoko Kirol Portua
Abra-Getxo Kirol Portuaren sarreran bertan dagoen eraikina aurrean aipaturiko Itsasoan galdutakoen Etxea da.
Kirol Portua 1997. urtean inauguratu zen, eta Euskadin eraikitzen lehena izan zen. Kirol-nabigaziorako eta beste leku batzuetara mugitzen diren ontzientzako instalazioak eta zerbitzuak ditu.
Bestalde, jatetxe eta ostalaritza eremua du, eta, bertan, ekitaldi ezberdinak egiten dira; besteak beste, bakarrizketak, zuzeneko musika,… Halaber, bertan aurkitzen da Getxo Zinemak, zinema alternatiboaren eta haurrentzako zinemaren kartelera onena eskaintzen duen zinema, zuzeneko opera barne.
Duela gutxi Olatua inauguratu da, itsas bidaien geltoki berria. Itsas bidaien garaian, erraldoi horiek portura iristen ikus daitezke. Ikusteko moduko ikuskizuna izaten da.
Getxoko Kirol Portua leku ezin hobea da ibilaldi eder bat egiteko, Getxoko puntu ezberdin zoragarriak ikustearekin batera: Bizkaia Zubia, Aixerrotako itsaslabarra, Ereagako hondartza, merkantzia-ontzien eta belaontzi txikien igarotzea,…
Bizkaia Zubia edo Portugaleteko Zubi Esekia
Bizkaia Zubia Gizadiaren Ondarea da, eta Getxon bisita ditzakezun eraikuntza nabarmenen arteko bat da. Zubi Esekiak Areeta eta Portugalete lotzen ditu, eta altueratik ikuspegi izugarriez goza daiteke.
Zubia bi ertzak lotzeko asmoarekin sortu zen eta itsas trafikoa eten gabe, XIX. mendearen amaiera aldera. Obra Maria Cristinaren erregeordealdian sortu zuten Alberto de Palacio arkitektoak eta Ferdinand Arnodin ingeniariak. Azken hori Eiffel beraren dizipulua zen.
Bizkaia Zubia 1890eko apirilean hasi eta 1893ko uztailean amaitu zen. 2006ko uztailaren 13an, berriz, Gizadiaren Ondare aitortu zuen UNESCOk. Euskadin onarpen hori jaso duen lehen monumentua izan da.
Getxora etortzen bazara, Bizkaia Zubia nahitaez ikusi beharrekoa da. Pasabidean igaro zaitezke 50 metroko altueran edota ontzitxoan. Bi esperientziak zoragarriak direnez, biak egitea gomendatzen dizugu.
Galea eta Aixerrota
Galeako pasealekua itsaslabar handiaren ondoan igarotzen da, eta Nerbioi ibaiaren bokaleko ikuspegirik onenak ikus daitezke. Are gehiago, pasealeku horretan bertan aurrera jarraituta, nahitaez bisita beharreko puntuak aurkituko ditugu, Getxok dituen sekretuak ezagutu nahi izanez gero:
– Aixerrota
Aixerrota XVIII. mendean sortu zen zona horretan izandako lehorte izugarri baten ondorioz. Garai hartan, errota gehiago eraiki baziren ere, gaur egun mantentzen den bakarra da. 1726 eta 1727 urte artean erabiltzen hasi zen, 1787. urtera arte. Egun, errota bisita daiteke; bertan aurkitzen da, gainera, Cubita Jatetxea.
– Galeako gotorlekua
Gotorlekua 1742. urtean hasi ziren eraikitzen Bilbora zihoan merkataritza-trafikoa defendatzeko helburuarekin. XVIII. mendean eraikitako eredu bakarra da Bizkaia osoan, gaur arte kontserbatu dena.
– Galeako itsasargia
Egun itsasargia dagoen lekuan antzina su handiak egiten zituzten portuko sarrera adierazteko. Halaber, zaintzeko postua zen, baleak ikusten baziren, horren berri emateko. Galeako lehen itsasargia 1782. urtean eraiki zen, eta gaur egungoa 1950. urtekoa da.
– Aizkorriko hondartza
Getxon iristeko zailtasunik handiena duen hondartza da, baina baita garbiena ere. Aizkorriko hondartza edo Gorrondatxe ingurune naturalean aurkitzen da, itsaslabarrez inguratua eta hare fin eta ilunaz estalia. Ondo ekipatuta dago, eta ezin hobea da surfa praktikatzeko. Hondartza hau nabarmena da Bandera Urdina duelako; hau da, Ingurumen Kalitateko Nazioarteko Ziurtagiria.
– Salvaje hondartza edo Barinatxe
Salvajetik parapentea eta surfa praktikatzen dituztenak ikus ahal izango dituzu. Hondartza nudista Sopelatik gertu dago, eta honek ere Bandera Urdina du. Oro har, lurralde honetako ia hondartza guztietan olatu handiak izaten dira; beraz, arretaz ibili!
Zer ikus daiteke Getxon haurrekin
Getxok helduek ongi pasatzeko ingurune asko ditu, baina etxeko txikienak entretenitu ahal izateko guneak eta jarduerak ere izan badira.
– Getxoko Kirol Portuko aisialdirako zonak
Kirol Portuan aisialdirako zonak daude, eta ibilgailurik igarotzen ez den zona seguru bat ere bada. Leku ezin hobea da haurrek ongi pasatzeko eta zu lasai egoteko.
– Getxoko Aquariuma
Horrez gain, Kirol Portuan akuarioa dago: familian gozatzeko jarduera bikaina. Akuarioan itsas giroko ale ezberdinak daude, dekorazio artifizialik gabe. Itsas bizitzako 27 gai jorratzen dira, atlantikotik tropikalera bitarte.
– Ereagako hondartza
Udako denboraldian, Ereagako hondartza inguruneko hondartzarik lasaiena da olatuen aldetik erreparatuta. Gainera, hondarra dagoen zona handia da txikienek jolas egin ahal izateko.
– Antzerti-formako bisita Algortako Portu Zaharrean barrena
Bisita gidatu dibertigarri batek Portu Zaharreko kale maldatsuetan barrena eramango zaituzte, puntu enblematikoenen inguruko sekretuak kontatzen dizkizueten bitartean. Getxo leku historikoz eta bakarrez inguratua dago. Bakarren batean izan zara? Denak ezagutzen zenituen? Konta iezaguzu Getxon ezagutzen dituzun lekurik berezienak zeintzuk diren.
Zure zain izango gara!
Last modified: 20 abendua, 2017