Historia eta gaurko garapena

1992. urtean, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak Puerto Deportivo El Abra – Getxo S.A. Gizarte Publikoa osatu zuten, Getxoko Kirol Portua eraikitzeko eta ustiatzeko helburuaz.

Bere kokapenerako, Euskadiko lehenengo kirol Portu bezala, honako ezaugarri hauek hartu ziren kontuan:

  • 700 amarradura baino gehiago izatea.
  • Azpiegitura handirik behar ez izatea, jadanik eraikita egoteagatik.
  • Portua-hiria eremuan ondo komunikatutako erlazio garrantzitsu bat ezartzea.
  • Nabigazio egokia lortzeko gunea eskaini behar izatea .
  • Nazioarteko Itsas garraio bideetan integratzeko baldintzak eskaintzea.

Azpiegituren obren ondoren, 1994ko abenduan, Bilboko Portu Agintaritzak Puerto Deportivo El Abra-Getxo SA Gizarte Publikoari eman zion Getxoko Kirol Portua ustiatzeko administrazio-emakida, 30 urterako, 2025eko urtarrilaren 4ra arte, hain zuzen.

Gaur egun, Getxoko Kirol Portua Getxo Kaia S.A sozietateak kudeatzen du, dituen azalera eskubideen arabera..

Era berean, Getxoko Kirol Portua Euskadiko ate turistikoetako bat da, bertan dauden gurutzaontzien hiru terminalei esker urtero 100.000 inguru bisitari hurbiltzen dira eta. Euskadiko erreferentziazko kirol portua ere bada, baita Getxoko turismo, merkataritza, kirol eta gizarte  gune erakargarria ere.

Comments are closed.