ACTren eta El Abra-Getxo Kirol Portua Sozietatearen arteko lankidetza-hitzarmena, Getxoko Estropaden Ikurriña sustatzeko

5 abendua, 2018

Getxoko alkate eta El Abra-Getxo Kirol Portua SA Sozietatearen lehendakari den Imanol Landak eta Asociación de Clubes de Traineras elkartearen lehendakari den Borja Rodrigok, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, Getxoko Ikurriñaren estropadak sustatzeko.

Lankidetza-hitzarmenaren helburua, Getxoko Ikurriñaren 2019ko estropada sustatzea (eta luzapena izanez gero hurrengo urteetakoak), baita haiei lotutako jarduerak ere; horri esker, Getxoko Kirol Portua ezagutaraziko da, bertan antolatzen elako estropada, baina baita bertako klubak, partaideak, erakunde laguntzaileak eta gizartea oro har ere. Imanol Landak adierazi duenez, “ekitaldi honek garrantzi berezia du Getxoko Kirol Portuarentzat, hedabideetan eragina duelako eta portuko azpiegiturari balio erantsia ematen diolako, udalerrirako ekonomia produktiboa sortzen baitu”.

Halaber, Landak nabarmendu du, bai gizonezkoen Eusko Label Liga bai emakumezkoen Euskotren Liga, “sozialki eta ekonomikoki eragin handia duen kirol-ekitaldi bat da, El Abra-Getxo kirol Portua Sozietateak Kirol Portuari lotutako kirol lehiaketak sustatu nahi dituenez portu-azpiegitura hau ezagutarazteko eta jendea bertara erakartzeko, haren ustez, Traineruen Ligako estropadetako bat, Getxoko Ikurriña, Kirol Portuan egiteak portuko ekonomia eta turismoa sustatuko ditu eta, hortaz, bultzatu egin behar da, sozietatearen xedea kontuan hartuta”.

Asociación de Clubes de Traineras-ACTren presidenteak, Borja Rodrigok, bere aldetik, adierazi du, hotzarmen hoinen bitartez ACTk hitzematen duela Getxoko Ikurriñako estropadak, emakumeena eta gizonena, 2019ko estropada puntuagarrien egutegian sartuko dituela eta, kontratua luzatuz gero, hurrengo urteetakoak ere, 2022ra arte. “Sinatu dugun hitzarmenak gure Elkartearentzat Getxoko hiriak duen garrantzia eta balioa  berresten ditu, gurekin baitabil 2003 urtean ACT sortu zenetik. Horregatik, Elkarte osoaren izenean, urte hauetan guztietan AGKPk eta Getxoko Udalak berak gugan jarritako konfiantza eskertu nahi dut”, azaldu du Rodrigok. “honez gero lanean ari gara datorren uztailaren 28an une horretako traineru onenek kolorez bete dezaten Getxoko urak eta azken urte hauetan bizi izan ditugunak bezalako irudi ikusgarriekin goza dezagun”, aipatu du, azkenik, ACTren buruzagi nagusiak.

Aipatutako bi estropadak ACTk berak antolatuko ditu, AGKPren babes eta laguntzarekin; horrek 54.450€ emango ditu, bi erakundeok gaur sinatu duten hitzarmenean ezarrita dagoenez. 2019an, hartara, “Getxoko Estropaden XL. Ikurriña” egingo da.

Last modified: 5 abendua, 2018

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude