Getxoko Kirol Portuan duzu Getxo Zinemak, zinema independenterik onenetarikoa. Are gehiago, iaz Proyecta Sarietako brontzezko domina eman zioten. Sari horiek Zinema eta Ikus-entzunezkoen Kataluniako Goi Eskolak sustatzen ditu.
Hogei lagun aurkeztu ziren “Pantaila” izeneko saria lortzeko (era horretan, zeluloidea aipatu nahi da). Sariaren bitartez, «sektore zinematografikoko profesionalen lana saritu nahi izan zen».
Emaitzak herri-bozketa bidez lortu ziren, Internetez. Besteak beste, honako galdera hauek egin ziren: emandako pelikulak ikusleen gustukoak ziren, ikusleak ondo artatzen al ziren eta zinema horietan egoterakoan ondo sentitzen ziren.
Jonathan Moralek, Getxo Zinemakeko kudeatzaileak, ondorengoa esan zuen: «sariak indar handia ematen dio egiten dugun ahalegin guztiari. Sarituak sentitzen gara, eta publikoari onena ematen jarraitzera bultzatzen gaitu». Haren ustez, ikuslea erakartzeko modurik onena da eskaintza zinematografiko on bat egitea. «Urte zailak izan dira krisia, BEZaren igoera,… medio, baina orain igotzen ari gara. (…) Estreinaldiak ekarri ohi ditugu asteburuetan, bai zinema independentekoak nahiz komertzialak edo haurrenak», adierazi zuen.
Opera zuzenean ikus ahal izango duzu Getxo Zinemaken
Getxo Zinemak Getxoko Kirol Portuan kokatzen da, eta sei areto ditu, pelikulak nahiz zuzeneko ikuskizunak eskaintzeko. Duela urte batzuetatik hona, bakarrizketak ere antolatu dira Getxoko zinema honetan, baina iaztik zuzeneko nahiz aurrez grabatutako operak eta dokumentalak ere sartu dira eskaintzan.
Sarrerak 4 euro kostatzen dira ostegunetan, astelehen eta asteartetan bost euro, asteazkenetan 4,5 euro eta asteburuetan (ostirala, larunbata eta igandea) 7,5 euro. Edonola ere, badira deskontuak ikasleentzat, familia ugarientzat eta 65 urtetik gorakoentzat; halaber, bi motako bono-zinema daude: bata zortzi pelikula ikusteko eta bestea hamasei pelikularako.
Oraindik ez zara Getxo Zinemakera etorri? Getxoko Kirol Portuan izango gaituzu zure zain. Gozatu giro onaz eta hemendik ikus daitezkeen ikuspegi ederrez.
Last modified: 20 abendua, 2017